IBILBIDEAK



2019. urtean ibilbide bakarrean hiru modalitate izango ditugu Goizutrailen seigarren edizioan. Estreinekoaz, proba bat errelebo moduan egiteko aukera egongo da, non bikote bakoitzeko lehen partaidean lehen 10 km-ak egingo dituen eta bigarren partaideak hurrengo 15 km-ak.

Goizuetako plazan (154 m.)hasiko da lasterketa, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalariak xenda estu batetik. 4 kilometrotan xenda eta pistetatik barrena 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira, eta hemendik herrira jeitsiko dira Espideko sorotik pasatuz.

10 kilometroko ibilbide motza egin behar dutenek eta bikotekako proba egingo dutenek herrian bukatuko dituzte lanak. Azken hauek beren bikoteari pasako diote erreleboa hurrengo zatiari hasiera emateko.

Hemendik Mandoegiko gailurrera igo beharko dute, 1.045m. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jaitsiko da. Desnibela 1636 metrokoa da eta ibilbide guztia mendiko xenda pista eta larrean zehar izango da.


 Ibilbidea behar bezala markatua egongo da eta bertan edateko eta jateko puntuak izango dira. Parte hartzaile guztiek istripu aseguru bat izango dute.


IBILBIDE MOTZA: 10 km

Powered by Wikiloc


IBILBIDE ERTAINA: 15 KM (errelebokako probako 2. zatia)
 
Powered by Wikiloc

IBILBIDE LUZEA: 25KM

Powered by Wikiloc


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina