2016/05/20

Gaur 20:00etan itxiko da izen-emateko epea!!!


Momentu honetan 182 lagun zaudete izena emanda. Oroitu 200eko kopuru maximoa dugula, hortaz, dortsalen bat sobratuko balitz, bihar goizeko 7:30etatik aurrera Goizuetako plazan izango duzue izena emateko aukera.

DORTSALAK: 
BIhar goizeko 7:30etatik aurrera hartu ditzakezue Goizuetako plazan. Izena ematearekin nahikoa da. Ordainketa behar bezala egina badago, ez duzue deus inprimitu beharrik.

KONTSIGNA: 
Goizeko 8etatik aurrera zabalik egongo da zuen gauzak uzteko.

APARKALEKUA: 
Eskola ingurua egokitu dugu kotxe edo furgonetak aparkatzeko. Mesedez, egin kasu seinaleei.

Oraingoz besterik ez. Bihar arte!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina